Gabonetako kanpainaren balantzea egin du udalak
Hainbat datu irakurri eta 'Fan, fan, fan' lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera, Maria Serrano Merkataritza zinegotziak. Oro har, adierazi dute "balantze positiboa" egin dutela.
Bereziki, merkataritza sustatzeko ekimenetan oinarritutako kanpaina izan dela azaldu du Maria Serrano Merkataritza zinegotziak. Hala, 10.537 merkataritza bonu trukatu direla eman du jakitera. Kanpainak zabalik dirau otsailaren 28ra arte.
“Fan, fan, fan” lehiaketari buruz ere mintzatu da Serrano, zehazki, lehiaketaren irabazleak nortzuk izan diren aipatu ditu. Irabazleek, Hondarribiako saltokietan egun batean erabiltzeko 1.000€, 600€ edo 400€ ko saria jaso dutela esplikatu du zinegotziak.
Orotara, 14 kultur jarduera antolatu dira eta gehienak Itsas Etxea Auditoriumean izan dira eta “denetan jende ugari bildu dela” uste du Serranok.
Balantzea amaitzeko, Olentzero eta Errege Magoei gutunak emateko emanaldiei buruz esan du, Jostaldi pilotalekuan egin zen ekitaldia “arrakastatsua” izan zela.