[Bideoa] Sagarzazu: «2020ari, pandemiaren urteari, ondo erantzun dio Hondarribiko Udalak»
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak 2020. urteko balorazioa egin du Interneten plazaratutako elkarrizketa batean, eta ez prentsa aurrean.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak 2020. urtearen gaineko balorazioa eskaini du gaur publiko egindako elkarrizketan. Ohikoa bada ere tankera honetako balorazioak prentsa aurrean egitea, aurten, formatua aldatu, eta tokiko erakundearen Youtube kanalean ikusgai jarri du.
«2020ari, pandemiaren urteari, ondo erantzun dio Hondarribiko Udalak», hasi du balorazioa alkateak. Hainbat esparru hizpide ditu ikus-entzunezkoan, hala nola: hartutako osasun neurriak, herritarren jokabidea, adinekoei laguntza, ekonomia suspertzeko laguntzak…. Eta oro-har, hartutako neurrien balantze positiboa egiten du elkarrizketan zehar udal agintariak.
Ondokoa da elkarrizketaren bideoa: