Kaleratze arriskuan dagoen bikote irundarraren alde elkarretaratu dira Donostian
Irungo Udala Sabadell-ekin batera aginduaren atzean dagoen Solvia higiezinen agentziarekin bitarteko lanak egiteko konpromisoa hartu du, alokairu soziala beste zazpi urtez luzatu diezaieten irundarrei.
Etxe kaleratze agindua jaso berri duen Irungo adineko bikotearen alde elkarretaratu dira gaur Donostian (Gipuzkoa). Sabadell banketxearen egoitzaren kanpoan hamarka lagun bildu dira, Stop Kaleratzeak plataformak deituta. Bertan, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeetako zenbait ordezkari izan dira.
Naiz-ek jakinarazi berri duenez, Irungo Udala Sabadell-ekin batera aginduaren atzean dagoen Solvia higiezinen agentziarekin bitarteko lanak egiteko konpromisoa hartu du, alokairu soziala beste zazpi urtez luzatu diezaieten irundarrei.
Gizonezkoa (Miguel) gaurko elkarretaratzean egon da, bertaratutakoei eskerrak emanez. Bertan azaldu duenez, biriketako minbizia du emakumeak (Olivia) eta azken orduetan ospitalizatu behar izan dute.