'Intocable' obrak emango dio hasiera antzerki denboraldiari
Larunbatean hasiko dute aurtengo zikloa, Ados Teatroa konpainiaren azken obrarekin. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Antzerkia bueltan da Amaia Kultur Zentroan. Larunbatean (hilak 16) emango diote hasiera antzerki denboraldiari, Ados Teatroa konpainiaren Intocable obrarekin. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 7,70 euroan, turismo bulegoan, kultur zentroko leihatilan edo esteka honetan. 19:00etan hasiko dute emanaldia.
Garbi Losadak gidatutako obra honetan aristokrata aberats bat tetraplegiko geratu da istripu baten ostean, eta zaintzaile bezala kartzelatik ateratako gazte bat kontratatuko du. Vivaldi konpositorearen musika eta rapa modu berezian nahastu dituzte obran. Aktore gisa, Roberto Alvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre eta Iker Lastra ariko dira oholtza gainean.+
Ikuskizunaren gaineko xehetasun gehiago lotura honetan kontsulta daitezke.