[Bideoa] 'Erradikalak ginen', Blaganek iganderako egindako proposamena
Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egiazabal dira antzezlanaren protagonistak. Itsas Etxea auditoriumean finkatu dute hitzordua, 19:00etan abiatuta.
Erradikalak ginen izenpeko antzezlana taularatuko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egiazabal antzezleak igandean (hilak 17), Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan. Blagan euskara elkarteak antolatu du hitzordua. Sartzea debalde da, eta ez da aldez aurreko txartelik behar bertaratzeko.
Ondokoa da iganderako proposamena: