Zirikatze kanpainaren amaiera, proiektu baten hasiera
Larunbatean aurkeztu zioten herriko hainbat eragileri Eztena proiektuaren nondik norakoak Palmera Montero gunean.
Herritar talde batek bultzatutako ekimena izan da. Azarotik ikus zitezkeen kalean eta euren sare sozialetan hainbat eransgailu honako bost mezu hauekin: Kultura, Euskara,Elkargunea eta KA. Hitz guztiek KA daukate amankomunean: Kafe Antzokia.
Larunbatean amaitutzat jo zuten Eztena zirikatze kanpaina eta Ziztaka izena edukiko du aurrerantzean proiektuak. Asteburuan, lehen bilera irekia egin zuten eta orain arte garatu dutena aurkeztu zieten herriko hainbat eragileei. Guztira euskaraz lan egiten duten herriko 40 bat pertsona eta sustatzaile elkartu ziren bertan.
Bileraren asmoa, gerturatu ziren guztien artean ideiak eta proposamenak elkarbanatzea izan zen. Herritar taldeak lehen aldiz proposamen berriak entzuteko aukera izan zuen.