Memoria historikoarekin lotutako lekuak aztertu ditu Pedro Barrusok
‘Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975’ liburua aurkeztu zuen atzo historialariak. «Memoria leku esanguratsuak» bildu ditu argitalpenean.
Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975 liburuaren aurkezpen ekitaldia burutu zuten atzokoan Pedro Barruso historialari eta idazleak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak Kultur Etxeko areto nagusian. Hondarribiko memoria leku «esanguratsuak» aztertu eta liburu batean bildu ditu egileak, atzo ezagutarazi zuenez.
«1936 eta 1975 urte arteko memoria historikoaren arabera, udalerrian zeuden eraikin eta leku nabarmenak zeuden tokietan banatu dugu hiria», azaldu zuen Barrusok, «eta bakoitzak informazio fitxa bat du, argazkiarekin eta kokapenarekin». Hirigune historikoa, Portua eta Akartegi, Gornutz-Montaña eta Amute-Arkolla-Jaizubia azpimarratu zituen bereziki egileak aurkezpenean.
Lau dira jada Barrusok Hondarribiari buruz, Arma Plaza fundazioaren bitartez, ekoitzitako historia liburuak. Azkena, Arma Plazan eta herriko liburu-dendetan eskura daiteke, 15 euroan.