Irungo adineko bikote batek etxe kaleratze agindua jaso berri du
75 eta 78 urteko bi irundar kale gorrian geratzeko arriskuan daudela salatu du Stop Kaleratzeak Gipuzkoak. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute Donostian.
Argia hedabideak jakinarazi berri duenez, Irungo adineko bikote bat kale gorrian geratzeko arriskuan dago. Izan ere, Stop Kaleratzeak Gipuzkoak salatu berri du 75 eta 78 urteko bikote batek etxe kaleratze agindua jaso duela. Egoera salatzeko, elkarretaratzea egingo dute asteartean (hilak 12) Donostiako Sabadell banketxearen egoitza baten aurrean, banketxe hori baitago aginduaren atzean, baita ere banketxearentzat lan egiten duen Solvia higiezinen agentzia.
Bikoteak semearen hipotekan abal bezala jarri zuen bere etxebizitza, eta hark hipoteka maileguak ordaindu ezin izanagatik egin dute gurasoen kontrako kaleratze agindua. Urtarrilaren 24an utzi beharko dute etxea.