HITZA berritua eta 2020ko Urtekaria, elkarrekin
OARSO BIDASOKO HITZAren harpidedunek 32 orriko bi aldizkari jasoko dituzte ostiralean postontzian. Bat HITZA berritua da, bestea 2020ko Urtekaria.
OARSO BIDASOKO HITZAren harpidedunek 32 orrialdeko bi aldizkari jasoko dituzte ostiralean (hilak 8). Lehena, HITZA astekari berritua izango da, eta bestea, 2020 urteari errepasoa egiteko HITZAren lantaldeak osatu duen 2020ko Urtekaria.
64 orrialderekin, beraz, euskarazko tokiko informazioarekin bat egiteko aukera zabala izango dute Bidasoko eta Oarsoaldeko hedabidearen harpidedunek.
Baina, ez al zara harpidedun? Hemen klik eginda, hedabidea babesteko aukera duzu.