Biharko izotza, larunbaterako elurra
Ostiralerako hotza bai, baina ez dago prezipitaziorik iragarrita. Larunbatean, berriz, kostalderaino hel daitezke elur malutak.
Filomena ekaitzak tenperatura baxuak eta elurra ekarriko ditun Bidasora datozen egunetan. Denboralearen eragina, batez ere, ostiral eta larunbata artean nabarituko dela aurreikusi du Euskalmet-ek. Borraskak hodeiak eta ipar-ekialdeko haize fina ekarriko ditu bertara, eta larunbat arratsaldean batez ere, elurra egin dezake, itsas mailara iritsi arte.
Euskalmetek iragarri duenez, bihar (ostirala) hotza egingo du, baina ez da prezipitaziorik izango. Adibidez, Hondarribiko tenperaturarik baxuena gradu batekoa izango da bihar, gehien jota seira iritsiko delarik merkurioa. Irunen antzerako ibiliko da hotz-beroa.
Larunbaterako, 200 metrotik gora elurra iragarrita dago, eta arratsaldean batez ere ez dute baztertzen malutak kostaldera iristea. Hondarribiko termometroek ez dute 4 graduen marra gaindituko, eta hodeiak iritsiko direnez, litekeena da kostaldeko prezipitazioak (arratsaldekoak batik bat) maluta erakoak izatea, hau da, elurra egin dezake.
Igandean hotzak jarraituko du, baina ez da prezipitazio askorik (euria edo elurra) aurreikusi.
Bidasoko azken elurte handia 2018ko otsailaren 28koa izan zen. Hemen orduko irudiak, Hondarribikoak eta Irungoak.