Hondarribiko memoria historikoa hizpide izango dute bihar Kultur Etxean
‘Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975’ izenpeko liburua aurkeztuko du Pedro Barrusok bihar, 19:00etan hasita.
Pedro Barruso historialari eta idazleak Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975 izenpeko ikerketa liburua aurkeztuko du bihar. Kultur Etxeko areto nagusian finkatu dute hitzordua, 19:00etan. Ekitaldia irekia da eta debaldekoa gehienezko edukiera bete arte.