Erregeetako loteriak hirugarren sariaren zati bat utzi du Hondarribian
Itsasargi kaleko Andrea Opariak establezimenduak saldu du Hondarribian saritutako dezimo bakarra. 25.020 euro jasoko ditu irabazleak.
Erregeetako loteriak saria utzi du Hondarribian. Zozketaren hirugarren sariak, 05587 zenbakidunak, 250.000 euroko saria utzi du serieko, 25.020 eurokoa txartel bakoitzeko hain zuzen. Hondarribian, dezimo bakarra saldu dela jakinarazi du Estatuko Loteria eta Apustuen Gipuzkoako ordezkaritzak, baita Itsasargi kalean kokatutako Andrea Opariak establezimenduak saldu duela ere.
Bizkaian Derio eta Ermuan, eta Gipuzkoan Donostian, Azkoitian, Lasarten, Donostian eta Hondarribian utzi du zozketaren zati bat hirugarren sariak.