Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bat egingo dute Irunen
Proiektu honen helburua etorkizunari begira poliziaren jarduera osoa grabatzea izango dela zehaztu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri duenez, Ertzaintzaren jarduera grabatzeko proba bat egingo dute Irunen 2021ean, baita Bilbon eta Gasteizen ere. Proiektu honen helburua, etorkizunari begira poliziaren jarduera osoa grabatzea izango dela zehaztu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak. Hiru probetarako, 855.999 euroko aurrekontua du jaurlaritzak.
Proba horietan sistemaren funtzionalitatea zehaztu, ezarri eta moldatu nahi dute, etorkizunean patruila guztietara zabaltzeko.