COVID-19agatik hamahiru positibo atzo Bidasoan
Irunen atzemandako positiboak bederatzi izan ziren, eta lau Hondarribikoak. Irungo tasa 200dik behera dago, eta Hondarribikoa gora.
COVID-19agatik hamahiru kutsatu izan ziren atzo Bidasoan, lau Hondarribian eta bederatzi Irunen. Gauzak horrela, Hondarribiko 100.000 biztanleko tasa 230,27koa da (igandean 221,55), eta baxuagoa da Irungoa 168,62ko tasarekin (igandean 158,6). Gipuzkoako tasa 311,77koa da.
PCRen eta antigenoen testen artean, 9.579 proba egin ziren atzo Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Horietatik 473k eman zuten positibo (%4,9).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur. Horien txostena jasotzeko klik egin hemen.