Hilaren 24an eta 31n ez da zabor bilketarik egongo
«Arren zaborrik ez ateratzeko» eskatu die Txingudiko Zerbitzuak-ek herritarrei; garbiguneek soilik goizez irekiko dutela erantsi du.
Txingudiko Zerbitzuak-ek jakinarazi duenez, hilaren 24an eta 31n ez da zabor bilketarik egongo Hondarribian eta Irunen. Gabon eta Urtezahar gauetan «arren, zaborrik ez ateratzeko» eskatu die bilketa zerbitzuak bidasoarrei. Horrez gain, bi egun horiekin bat eginez, Arasoko zein Akartegiko garbiguneek soilik goizez irekiko dutela gaineratu dute.