Gabonetako 'videomapping' saioa, bihar, Kasino Zaharrean
Osasun larrialdi egoerak hala behartuta, debalde den arren, gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute udaletik.
Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, Gabonetako videomapping saiorako sarrerak aldez aurretik hartzea ezinbestekoa izango da jardueran parte hartu nahi duen edozeinentzako. Bihar, hilak 22, izango da emanaldia Kasino Zaharrean, eta lau pase egingo dituzte: 18:00etan, 18:30ean, 19:00etan eta 19:30ean. Interesdunek Arma Plaza informazio gunean edota ondoko atari digitalean eskura ditzakete sarrerak. Ekitaldia debalde izango da.