Olentzero eta Mari Domingi ikusteko gonbidapenak bihar arte jaso daitezke
Kasino Zaharrean izango da bikotea etzi, asteazkenarekin, eta haiek ikusteko aukera izango dute haurrek, txandaka eta protokoloak betez.
Olentzero eta Mari Domingi ikustera joateko gonbidapenak bihar arte jaso daitezkeela ezagutarazi du Hondarribiko Udalak sare sozialetan. Arma Plazako informazio gunean eskatu beharko dituzte sarrerak interesdunek, 10:00etatik 18:00ak bitartean.
Etzi, asteazkenarekin, Kasino Zaharrean izango da Gabonetako bikote ezagunena. Txandaka sartu ahal izango dira etxeko txikienak haien gutunak entregatzera, osasun segurtasunerako protokolo guztiak betez. Udalak gogorarazi du, hala ere, gutuna online bidali daitekeela aurten, eta webgune berezia prestatu duela horretarako.
Bertan kontsulta daiteke HITZA-k plazaratutako Gabonetako agenda 2020.