Bateragune auzian epaitutako bost lagunek herritarren babesa dute
'Demokrazia' lelopean elkarretaratze jendetsua egin dute Irungo San Juan plazan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakia salatu dute gaur dozenaka herritarrek Irungo San Juan plazan. Eguerdian bildu dira udaletxe parean, Demokrazia lelopean.
Joan den astean jakinarazi zuen Auzitegi Gorenak auzia berriro egitea erabaki zuela, aho batez. Horren arabera, berriro epaituko dituzte Sonia Jacinto oreretarra, eta beste lau lagunak: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.