Stef Iberica enpresak langile bat kaleratu berri duela salatuko du gaur LABek
Zaisa I poligonoan aurki daitekeen enpresa kaleratutako langilearekin «bidegabekeriaz» aritu dela salatu du sindikatuak. Kanpoaldean elkarretaratuko dira gaur, 16:30ean.
LAB sindikatuak elkarretaratzera deitu ditu Stef Iberica S.A. enpresako langileak. Izan ere, atzo sare sozialetan zabaldu zutenez, Zaisa I poligonoko enpresa horrek lankide bat kaleratu berri du. Sindikatuaren arabera, «bidegabekeriaz» aritu da enpresa langilearekin, eta «honek ezin duela horrela geratu» oihukatuko dute gaur. 16:30etik 17:00etara bilduko dira, enpresaren kanpoaldean. «Elkarrekiko zaintza egunerokoan hasten da», erantsi dute sindikatutik.