Irundarrak ere kalera aterako dira, Bateragune auzia salatzeko
Larunbatean (hilak 19) San Juan plaza hartuko dute herritarrek, 12:00etan.
Larunbateko elkarretaratzea iragartzeko egin duten kartela. Hondarribiarrek bezalaxe, irundarrek ere bat egin dute alderdi politiko, sindikatuek eta eragile ezberdinek larunbaterako (hilak 19) deitutako mobilizazioekin. Bateragune auzia salatzeko San Juan plaza hartuko dute herritarrek, 12:00etan.
Ondorengo eragileek babestu dute larunbateko mobilizazioa: ELA, LAB, STEILAS, ESK, Podemos Ahal Dugu Euskadi, Ezker Anitza-IU, EH Bildu, IU Nafarroa, EH Bai, Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare eta Etxerat.

