Irun eta Hondarribia, COVID-19aren eremu gorritik aldenduta
Atzo, Hondarribian lau positibo gehiago atzeman zituzten, eta bost Irunen. Bi herrien 100.000 biztanleko tasa 250etik beherakoa da.
Atzo, COVID-19agatik bederatzi positibo gehiago atzeman zituzten Bidasoan, bost Irunen eta lau Hondarribian. Horren, eta aurreko egunetako datuen eraginez, Hondarribiko tasak gora egin du azken orduetan, eta Irungoak beherazkoarekin jarraitzen du.
Osasun Sailak koronabirusa atzemateko 12.572 proba egin zituen atzo Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Horietatik 396 izan ziren positibo, %3,1.
Jarraian, Bidasoko herrietako tasen taula:
- Irun: 238,40 (igandean 248,75).
- Hondarribia: 206,65 (igandean 177,75).
- Gipuzkoa: 323,62 (igandean 336,32).
Osasun Sailak datu horiek biltzen dituen txostena zabaldu du gaur. Egin klik hemen hori eskuratzeko.