Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzera deitu dute larunbatean
Hondarribiko Udaletxearen kanpoaldean elkartzera deitu dute, 12:00etan. Alderdi politikoek, gehiengo sindikalak eta eragile ezberdinek egin dute deialdia.
Bateragune auzia salatzeko helburuarekin, alderdi politikoek, gehiengo sindikalak eta eragile ezberdinek Hego Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean protesta egitera deitu dute etzi, larunbatarekin. Hondarribian ere, udaletxearen aurrean elkarretaratuko dira, 12:00etan.
Horrez gain, ondoko egunetan #BateraAurre eta #Demokrazia traolak erabiltzera animatu dituzte herritarrak.
Ondokoak dira deitzaileak: ELA, LAB, STEILAS, ESK, Podemos Ahal Dugu Euskadi, Ezker Anitza-IU, EH Bildu, IU Nafarroa, EH Bai, Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare eta Etxerat.