«Azken 8 urteetan emaitza positiboak ematea ahalbidetu duen jarduera maila berreskuratzea», 2020rako helburua
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Ficoba bisitatu du gaur. Bertan, aurtengo bilakaeraz eta Ficobaren etorkizuneko aurreikuspenez aritu dira.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok Ficoba bisitatu du gaur. Harekin batera, Jose Antonio Santano alkatea, Ander Sarratea Ficobako zuzendari nagusia, Gregorio Zurro Turismo sailburuordea eta Miguel Angel Paez Irungo lehen alkateordea izan dira. Instalakuntzak bisitatzeaz gain, aurtengo bilakaera eta Ficobaren etorkizuneko aurreikuspenak egiteko baliatu dute gaurkoa.
Irungo alkateak nabarmendu duenez, «Ficoba gaur egun erreferentzia da azokak eta ekitaldiak antolatzeko. Balio bat Euskadiko azoka eta azoka turismo jarduerarako eta asko eskertzen dugu Irunera hurbildu izatea gure azokak eskaintzen dituen aukera guztiak bertatik bertara ikusi ahal izatea, barrutik bakarra eta kokapenean bakarra».
Sarrateak aldiz, aurtengo balorazioa egin du. Haren hitzetan, azoka eta ekitaldien sektorea pandemiaren kaltetuenetako bat izan da, «jendea leku zehatz batean eta data zehatz batean biltzeko duen izaeragatik», eta horrek «jarduera saihestezina» eragin duela. Halere, zuzendari nagusiak nabarmendu du irailetik aurrera Ficobak bere jardueraren zati bat berreskuratzeko gai izan dela, «malgutasuna baliatuz» aurrez aurreko zein online bidezko ekitaldiak antolatuta. Horien artean, Bioterra, Caravantur eta aste honetan egingo duten Ficoautoren edizioak nabarmendu ditu.
2020ko datuei erreparatuta, Sarrateak emaitza onak izan dituela erantsi du: 19 azoka egin dituzte, eta bi milioi eurotik gorako diru sarreren finkapenarekin eta inguruan 31 31,3 milioi euroko eraginarekin amaituko dute urtea.
Datorren urteko helburu nagusia «pixkanaka normaltasunera itzultzea eta Ficobak azken 8 urteetan emaitza positiboak ematea ahalbidetu duen jarduera maila berreskuratzea» dela azaldu dute gaurkoan.