Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua: «Berriro gatoz»
Asteleheneroko elkarretaratzeak berreskuratuko dituzte pentsiodunek. Urritik ez dute deialdirik egin.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua prest da berriro kaleak hartzeko. Ohar batean zabaldu dutenez, asteleheneroko elkarretaratzeak berreskuratuko dituzte, «kontzentrazioak bertan behera utzi behar izan genuenetik, koronabirusak eragindako kutsatze eta ospitaleratze indizeak hobetu egin baitira». Hala, 12:00etan elkartuko dira astelehenean, «pentsio duinen eta gure oinarrizko aldarrikapenen alde borrokatzen jarraitzeko».
Egoerak hobera egin arren, «larria» izaten jarraitzen duela uste dute pentsiodunek, beraz, osasun neurri zorrotzak mantentzera deitu dituzte irundarrak.
Denda den, azken asteotan zenbait herritarrek euren kabuz San Juan plazan biltzeko autua egin dute, astelehenetan.