BATeko kirolariak, lehiarako prest
Lehiaketa etenaldi luze baten ostean, pista estaliko parte hartze libreko lehen frogan parte hartu dute eskualdeko kirolariek, emaitza onekin gainera.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariak prest daude lehiara itzultzeko. Asteburu honetan Donostiako Anoeta belodromoan izan dira klubeko zenbait kirolari, lehiaketa etenaldi luze baten ostean berriro martxa hartzen hasteko. Pista estaliko parte hartze libreko lehen frogan aritu ziren, emaitza onekin gainera. «Estreinaldi oso positiboa izan zen, emaitza oso onekin», diote klubeko iturriek.
Pertikako saltoan etorri dira emaitza onenak. Unai Gonzalezek zein Paula Añorgak euren errekor pertsonala hautsi dute.
Ondorengoak dira, eskualdeko kirolariek utzitako emaitzak:
- Luzerako saltoan (gizonezkoetan) Iker Arotzenak 6,81 metroko saltoa egin zuen, eta Mattin de Sandek aldiz, 5,32koa.
- Luzerako saltoan (emakumezkoetan): Andrea Vaquerizak 4,54 metroko saltoa egin zuen.
- Altuerako saltoa (gizonezkoetan): Eki Vicentek 1,90 altuera gainditu zuen, eta Nikolas Gomezek aldiz, 1,80koa.
- Altuerako saltoa (emakumezkoetan): Izaro Irastozark 1,59 altuera gainditu zuen, eta June Lizasok aldiz, 1,56koa.
- Pertikako saltoa (gizonezkoetan): Unai Gonzalezek pista estaliko errekor pertsonala hautsi zuen, 4,25 metroko markarekin.
- Pertikako saltoa (emakumezkoetan): Paula Añorgak marka pertsonala ezarri zuen 3,30 metroko saltoarekin, eta Malen de La Fuentek 2,60 metroko salto egin zuen.
- 60 metro leunak (gizonezkoetan): Imanol Bandresek 7,68 segundotan zeharkatu zuen ibilbidea, Pablo Gisasolak 7,74 segundoan eta Xabier Belanzaranek 7,71 segundoan.
- 60 metro leunak (emakumezkoetan):Ana Gomezek 8,32 segundoan zeharkatu zituen 60 metroak; Elena Garajatek aldiz, 8,75 segundoan.
- 800 metroak (gizonezkoetan): Josu Cuadradok 2:03:55eko marka, Oscar Zalacainek 2:05:85ekoa eta Urko Navarrok 2:13:79ekoa.
- 800 metroak (emakumezkoetan): Alazne Garridok 2:33:72ko marka eta Susana Ruiz Ofizialdegik 2:35:49koa.