Osasun neurriak ez betetzeagatik 29 lagun isundu dituzte
Azken astean, hilaren 7tik 13ra bitarte zehazki, ia 30 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen.
Irungo Udalak gaur emandako datuen arabera, 30 isun espediente inguru zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen azken astean, COVID-19arekin lotutako neurriak ez betetzeagatik. Zehazki, hilaren 7tik hilaren 13ra bitarte, 29 lagun zigortu dituzte.
Isun gehienak zirkulazio askatasunera, ordutegia edo lagun talde kopurua ez errespetatzeagatik zabaldu dituzte; gainerako bi isunak musukoa ez erabiltzeagatik izan dira. Era berean, Udaltzaingoak jakinarazi du azken asteetan maiz bertaratu behar izan direla lokal eta tabernetan, itxiera ordutegian jende pilaketak izan baitira.