Hilaren 19ra arte itxita egongo da kanposantua goizez
Azken egunotako eguraldi txarraren ondorioz, aste honetan bukatzekoak ziren lanak beste astebetez luzatu direla jakinarazi du udalak.
Azken egunotako eguraldi txarrak eraginda, kanposantuan garatzen ari diren egokitze lanak beste astebetez luzatu direla ezagutarazi du Hondarribiko Udalak. Hilaren 19 arte goizez itxita egongo da, eta arratsaldeko 15:00etan irekiko ditu ateak erabiltzaileentzat.