Harresilanda kaleko trafikoa moztuko dute berriro
Errepidean hainbat lan egin behar dituztela-eta astelehenetik igandera bitartean trafikoa San Pedro kaletik desbideratuko dute.
![Harresilanda kalea itxiko dute berriz ere.](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/12/harresilanda.jpg)
Harresilanda kaleko trafikoa San Pedro kaletik desbideratuko dute astelehenetik igandera bitartean, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Errepidean, berriz ere, hainbat lan egin behar dituztela-eta itxiko dutela bidea adierazi dute udaletik.