EGI: «Irungo gazteria aktibatzeko unea iritsi zaigu»
Irundar gazteen iritziak, kezkak eta asmoak jaso nahi dituzte, eta horretarako sare sozialetan eta kalean presente egongo direla iragarri dute. «Euskaltzaletasuna, humanismoa, progresismoa eta aukera berdintasuna» izango dituzte oinarri.
Irungo EGI gazte taldeak agerraldia eskaini zuen atzo arratsean. Irundar gazteen iritziak, kezkak eta asmoak bildu nahi dituzte, eta horretarako sare sozialetan eta kalean presente egongo direla iragarri dute. «Irungo gazteria aktibatzeko unea iritsi zaigu eta gure balioak, alegia, euskaltzaletasuna, humanismoa, progresismoa eta aukera berdintasuna oinarri hartuta, gazteon interesak defendatuko ditugu» esan zuten atzokoan.
Gazteak Irungo politikagintzaren parte izatea ahalbidetzeko sortu zirela gogoratu zuten. «Irungo gazte ikasle eta langileen talde bat gara, humanistak, abertzaleak, progresistak, eta ororen gainetik, irundarrak». Haiekin harremanetan jartzeko, sare sozialak baliatu daitezke. Bestela, helbide honetara idatzi daitezke; ez da inolako afiliaziorik behar horretarako.