Bertan behera geratu da biharko baserritarren azoka
Haize bolada bortitzak iragarri dituzte biharko eta beraz, baserritar produktuen azokarik ez egitea erabaki dute arduradunek.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bihar San Pedro kalean egitekoa zen baserritar produktuen azoka bertan behera utzi dute. Eguraldiaren iragarpena medio hartu dutela erabakia adierazi dute arduradunek, izan ere, haize ufada bortitzak izango direla aurreratu baitute.