AP-8a erabat itxiko dute berriro, Hego Ingurabideko lanengatik
Astearte gauean (23:00etatik 05:00etara) Bilborako noranzkoa itxiko dute; asteazken gauean aldiz, ordutegi berean itxiko dute, baina Behobiarako noranzkoa.
Honako itxura izango du errepide lotura berriak. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duenez, hilaren 15ean (asteartea da) eta 16an (asteazkena da) AP-8a erabat itxiko dute Irun eta Behobia artean, bertan egiten ari diren Hego Ingurabidea eraikitzeko lanak direla eta. Astearte gauean (23:00etatik 05:00etara) Bilborako noranzkoa itxiko dute; asteazken gauean ordutegi berean itxiko dute, baina Behobiarako noranzkoa orduan.
Ordezko aukera gisa, Behobiako noranzkoko trafikoa Irungo ordainlekutik irten beharko da eta GI-636 errepidetik jarraitu Zaisako biribilguneraino eta N-121-A errepidetik berriro AP-8 autobidean sartu beharko dira, Iparralde-Frantzia etorbideraino.
Donostiarako noranzkoan doazenak aldiz, Behobiako 0 irteeratik N-121-A errepiderantz eta Zaisako biribilgunerantz joan ahal izango dira. Gero, GI-636 errepidetik jarraitu eta Irungo ordainlekutik autobidera sartu beharko dira.

