Adinekoen erresidentzietan «eremu seguruak» sortuko ditu udalak
Ama Xantalen, Caser Anaka eta Gurutze Gorriako erresidentzien kanpoaldeak egokituko dituzte, senideen bisitak modu seguruan jaso ahal izateko.
Adinekoek euren senideengan gertuago egoteko apustua egin nahi du Irungo Udalak. Hiriko adinekoen erresidentzien kanpoaldean «zona seguruak» sortuko dituztela igarri berri dute, senideen bisitak modu seguru batean jaso ahal izateko. Zehazki, Ama Xantalen, Caser Anaka eta Gurutze Gorrian sortuko dituzte gune horiek, hesi batzuen bitartez.
Caser Anakako zentroa inguratzen duen espaloi guztia egokitzea aurreikusi dute. Hortaz, oinezkoek Anaka, Blas de Lezo, Pio Bixente edo Bartolome de Urdinso kaleak erabili beharko dituzte. Astearte edo asteazkenean prest izatea aurreikusi dute, eguraldiaren arabera. Gurutze Gorriko erresidentzian aldiz, Lezo kaleko erdiko zona bat egokituko dute. Amaitzeko, Ama Xantalen pareko jardin eremu hori egokituko dute.