75.000 euro jasoko ditu Irunek, Via Irun proiektura bideratzeko
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 550.000 euroko diru laguntzak argitaratu ditu Irun eta beste hiru udalerrietako zona narriatutan esku hartzeko.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 550.000 euroko
diru laguntzak argitaratu ditu berri ditu Irungo zona narriatutan esku hartzeko. Lurraldeko beste hiru herrik ere jasoko dute zenbateko horren zati bat (Pasaia, Soraluze eta Zumarraga). Zehazki, Irunek 75.000 euro jasoko ditu, Via Irun proiektura bideratzeko.
Hiriaren erdigunean erabilerarik gabeko trenbide espazioa berreskuratzeko, Katea eta Plaiaundi arteko korridore berdea egiteko eta HAPOan aurreikusitako ekintzak abian jartzeko aurreproiektu mailan dagoen azterketa egiteko erabiliko dute diru hori.