Adingabe bat atxilotu dute Irunen, denda batean lapurreta egiteagatik
Kale jantzian zebilen Ertzaintzako patruila batek 16 urteko adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean, Kolon pasealekuko denda batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.
Segurtasun sailak jakinarazi berri duenez, adingabe bat atxilotu dute Irunen, denda batean lapurreta egiten ari zela. Kale jantzian zebilen Ertzaintzako patruila batek 16 urteko adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean, Kolon pasealekuko denda batean lapurreta egitea leporatuta.
Berriemaile baten deiari erantzun diote ertzainek, zaratak entzun baititu etxetik gertu dagoen denda batean. Lapurtutako jaka bat eskuan zuela lokaletik irteten atzeman diote ertzainek; metalezko itxigailua behartuta aurkitu dute.
Indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu dute adingabea. Ertzaintzaren polizia egoitzara eraman dute dagozkion polizia eginbideak irekitzeko. Donostiako Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute adingabea, eta gaur goizean zehar bertara agertzeko deia egin diote.