24 udaltzain berri Irunen
21 gizon eta 3 emakume gehitu dira taldera. Astelehenean jantzi zuten uniformea lehenengoz.
Agente berriek alkatearekin eta Laborda ordezkariarekin argazkia atera zuten astelehenean. Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Udaltzaingoak 24 agente berri ditu astelehenetik. Zehazki, 21 gizon eta 3 emakume gehitu dira egungo taldera. «Irungo Udaltzaingoari egonkortasuna emango die inkorporazio berriek. Taldea gaztetzeko ere balioko du», esan du Cristina Laborda ordezkariak.

