1.000 euroko diru laguntza emango diete hiriko ostalariei
Azken itxierak eragindako ondorioei aurre egiten lagundu nahi die udalak. Hilaren 24ra bitarte eska daiteke diru laguntza.
COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko Irungo Udalak abiatutako Irun Aurrera planak aurrera pauso bat eman du, eta diru laguntza deialdi berri bat egin diete hiriko ostalariei. 1.000 euroko laguntza jasoko dute eskatzaileek, alokairua, aholkularitza, kontsumoa edota langileen gastuak ordaintzen laguntzeko.
Gaurtik (hilak 10) aurrera eska daitezke diru laguntzak, esteka honetan, hilaren 24ra bitarte.