Espigoiko komun publikoak eraberritzen ari da udala
Lanak orain dela bizpahiru aste hasi ziren eta hil honen bukaeran amaitzea aurreikusi dute. Obraren aurrekontua 40.000 eurokoa izan da.
Mariñelen itsasbideko (espigoiko) komun publikoak eraberritzen ari da Hondarribiko Udala, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez. Orain dela bizpahiru aste ekin zieten lanei, eta hil honen bukaerarako amaitutzat ematea espero du. 40.000 euroko diru saila bideratu du udalak komunak berritzeko.