40 isun baino gehiago astebetean
COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez errespetatzeagatik 41 lagun isundu dituzte azken astean.
Irungo Udalak astelehenero emandako datuen arabera, azken astean (azaroaren 30etik hilaren 6ra bitarte) 41 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak hirian, COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez betetzeagatik.
Espediente gehienak, 21 zehazki, musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituztela jakinarazi du udalak; beste 19 ordutegiak eta lagun talde kopurua ez errespetatzeagatik eta bat establezimenduen ordutegia ez betetzeagatik.