2020ko Gabonetako X. Erakusleiho Lehiaketa, abian
Aurtengo txapelketako oinarriak ezagutarazi ditu dagoeneko Hondarribiko Udalak; saltoki irabazleak 450 euroko saria jasoko du.
Hondarribiko Udalak 2020. urteko Gabonetako X. Erakusleiho Lehiaketaren oinarriak plazaratu ditu. «Gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekoraziorik onena duen saltokia saritzeko» helburuarekin abiatzen du orain dela hamar urte udalak erakusleiho lehiaketa.
Zabaldutako informazioaren arabera, hilaren 18ra arte eman ahalko dute izena interesdunek. Sariei dagokienez, 450 euro jasoko ditu irabazleak, 300 euro bigarrenak, eta 200 euro hirugarrenak.
2020ko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren oinarriak bertan kontsulta daitezke.