COVID-19agatik lau kutsatu atzo Hondarribian eta Irunen
Irunen kutsatu bakarra atzeman zuten atzo: aspalditik ez zela hain kutsatu gutxi jasotzen. Hondarribiko tasak gorantz egin du.
Aspaldi Irunen eta Hondarribian ematen ez zen datua, COVID-19aren eraginaren gainekoa: Irunen kutsatu bakarra atzo, hiru Hondarribian. Horren ondorioz, Irunen beherantz egin du 100.000 biztanleko tasak, pixka bat gora, ordea, Hondarribian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren zabalkundea neurtzeko 6.816 test (PCRak eta antigenoenak) egin zituen atzo. Horietatik 369k eman zuten positibo, %5,6k.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasen taula:
- Irun: 395,67 (igandean 425,71).
- Hondarribia: 212,55 (igandean 206,65).
- Gipuzkoa: 405,75 (igandean 418,30).
Osasun Sailak datu horiekin eta beste askorekin txostena egin, eta gaur zabaldu du. Hemen sakatuta hori lortzeko aukera.