Inmaculada erresidentziako beste hiru egoiliarrek positibo eman dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emandako datuen arabera, beste hiru COVID-19 positibo atzeman dituzte Irungo erresidentzian. 12k dute gaitza.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur emandako datuen arabera, asteburu honetan hiru positibo berri hauteman dituzte Irungo Inmaculada adinekoen erresidentzian. Hiru berri hauekin, jada 12 dira bertan gaitza duten egoiliarrak.