COVID-19agatik bost kutsatu asteburuan Hondarribian, 46 Irunen
Hondarribian ez zen kutsaturik izan atzo, eta Irunen sei bakarrik. Bi herrietako tasek nabarmen egin dute behera azken orduetan.
COVID-19aren eraginaren beheranzko joerak irmo jarraitzen du Bidasoan. Asteburu osoan (ostiraletik igandera) bost kutsatu gehiago atzeman dituzte Hondarribian, eta 46 Irunen. Horren ondorioz, tasek ere behera egin dute azken orduetan. Ondoko taulan tasa horien berri:
- Irun: 425,72 (ostegunean 482,48).
- Hondarribia: 206,65 (ostegunean 253,8).
- Gipuzkoa: 418,3 (ostegunean 477).
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak, txosten batean,. Hori eskuratzeko klik egin hemen.