15-22 adin tarteko lau gazte atxilotu dituzte, Irungo hotel batean lapurtzea egotzita
Segurtasun Sailak jakinarazi du gaur goizaldean izan direla atxiloketak, Ficoba inguruan. Lau atxilotuak Ertzain Etxera eraman dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du goizaldean 15-22 adin tarteko lau gazte atxilotu dituela Irungo hotel batean ustez lapurreta egiteagatik.
Xehetasunak eman ditu Segurtasun Sailak. Goizaldeko 02:45ak inguruan jakin du Ertzaintzak hiriko hotel batean lapurreta egin dutela. Hiru pertsona hotel horren barruan ikusi dituzte, eta beste bat atarian zaintza lanak egiten-edo. Agenteak hara joan, eta pertsona bat iheska ikusi dute; hura Ficoban ezkutatzen saiatu da, baina ertzainek hura eta beste hiru kide atzeman dituzte. Horietako batek, Segurtasun Sailaren arabera, lapurreta izan den hoteleko gaiak zituen.
Lau gazteak txilotu, eta Ertzain Etxera eraman dituzte.