Bidasoan COVID-19aren tasek beherantz jarraitzen dute
Irunen hamazazpi kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo, eta bi Hondarribian. Gipuzkoako tasa orokorra 500etik jaitsi da.
Atzo, Irunen COVID-19agatik hamazazpi kutsatu gehiago atzeman zituzten, eta bi Hondarribian. Atzoko datuekin, beraz, bi herrietako tasek berriz ere behera egin dute. Beheko koadroan daude xehetasunak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, dagozkion hiru herrialdeetan 10.140 proba egin zituen atzo koronabirusa dutenak atzemateko. Horietatik 519k eman zuten positibo, %5,2k. Nabarmentzekoa da Gipuzkoa COVID-19aren larrialdi egoera gorenetik atera dela, kutsatzeen tasa 477ra jaitsi delako (500ean dago eremu gorriaren muga).
Jarraian, Bidasoko herrietako tasak:
- Irun: 482,48 (asteazkenean 499,17).
- Hondarribia: 253,8 (asteazkenean 271,59).
- Gipuzkoa: 477 (asteazkenean 505,16).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu txosten batean. Hori jasotzeko aukera, hemen klik eginda.