Belitz kalea landa eremuarekin lotzeko zubi berri bat eraikitzen hasi dira
Larunbat gaueko trafiko mozketa probestu zuten obrari hasiera emateko. 70 metroko luzera izango du zubi berriak.
Larunbatean AP-8a erabat itxi behar izan zuten, Hego Ingurabideko obrak direla eta. Mozketa hori probestuz, zubi berri bat eraikitzen hasi ziren bertan, zehazki, Belitz kalea landa eremuarekin lotzeko asmoz. Autoentzako bi noranzko izango ditu zubi berriak, eta oinezkoek ere erabili ahal izango dute, bi aldetan jarriko dituzten espaloietan.
70 metroko luzera izango du zubi berriak, eta errail bakoitzak 3,50 metro hartuko ditu.