Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Irungo lau euskal presoen alde 2.420 kilometro egitera deitu du Sarek

«Elkarbizitzarako, konponbiderako, bakerako eta etxerako bidea» irudikatu nahi dute. Bakarrik edo talde txikietan egin beharko dira kilometroak, eta ondoren, jardueraren eta kilometroen argazki bana bidali.

Irungo euskal presoen senideek aurkeztu dute Erronka.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/12/03

Euskal presoen alde kilometroak egitera deitu du Bidasoko Sare Herritarrak. Agerraldia eskaini dute gaur Palmera Monteron Etxerat elkarteko zenbait kidek eta Irungo presoen hainbat senidek, Izan Bidea dinamikaren baitan abiatutako Erronka aurkezteko. «Irungo 4 preso politikoak, Bera, Aitor, Fermo eta Iratxe, etxetik 2.420 km-tara daude sakabanatuta eta eskubideak urratuta. Bakoitzaren egoera ezberdina izan arren, guztiak bidegabeak dira», esan dute lehenik. Horregatik, kilometro horiek abiapuntu hartuta, 2.420 kilometro egitea proposatu diete bidasoarrei, finean, «elkarbizitzarako, konponbiderako, bakerako eta etxerako bidea» egiten laguntzea.

Pandemiak kilometroak taldean egiteko baimenik eman ez arren, beste bide bat aurkitu du Sarek. Bakarrik edo talde txikietan kilometroak egitera animatu dituzte herritarrak, sare sozialak baliatuta. Bi argazki bidali beharko dira, jarduerarena eta km kopuruaren bana hain zuzen ere. «Guztion artean egingo ditugun kilometroak kontagailutik kentzen joango gara. Ea horrela, guztion artean, kontagailua 0-ra eramatea lortzen dugun! Bidaltzen diren argazki eta km kopuruak sare sozialetan eguneratzen joango gara kontagailua 0-ra jaitsi arte», erantsi dute. Argazkiak helbide honetara edo 644 289 798 telefono zenbakira bidali beharko dira.

San Tomas Eguneko txapelketarik ez aurten
Iaz San Tomas Eguneko futbol txapelketa klasikoa berreskuratzeko apustua egin zuen Sarek, baina pandemiak aurtengoa bertan behera uztera behartu ditu tamalez. «Dena dela, Santo Tomas futbito txapelketa saria bai emateko asmo daukagula, beraz, data iritsi ahala, elkarbizitzaren eta eskubideen alde ekarpena egiten duen eragileari saria emango diogu. Edukiko duzue berri gehiago», erantsi dute.

Urtarrilean, manifestazioa
Gaurko agerraldia 2021ari begira jartzeko ere probestu dute. Urtarrila hasieran Bilbon egiten den urteroko manifestazioa aurten herrietara eramango dituztela esan dute, pandemia dela eta. Horregatik, urtarrilaren 9rako manifestazioa antolatu dute Irunen. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. 

 

 

Erlazionatutako edukiaHerriko plazak tontor bilakatu dituzte herritarrekMendi igoera eta mosaikoa, «preso eta iheslarien auziaren konponbidean urratsak egiteko»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.