Gabonetako erosketei begira denda bat ireki du Bidasoak Irunen
San Juan plazan ireki dute, garai bateko Amadeus musika dendan. 2020eko urtarrilaren 7ra bitarte zabalik egongo da.
Bidasoa eskubaloi taldeak denda bat ireki berri du San Juan plazan. Aurtengo Gabonetako erosketei begira zabaldu dutela azaldu du klubak, beraz, 2021eko urtarrilaren 7ra bitarte zabalik egongo dela. «Datozen asteotan bidasoar zaletuentzat erreferentziazko puntu bat izango da», esan du Gurutz Aginagalde presidenteak.
Gaur ireki dute ofizialki denda. Bertan, denboraldiko produktu ofizialez gain (kamisetak, jertseak, poloak, toallak…) Europako Koparen garaipenaren 25. urteurreneko produktuak ere salgai jarriko dituzte. Besteak beste, oroitzapenezko kamiseta, trofeoaren erreplika edo Bidassoa Basque Breweryren garagardo aurki daitezke.
Garai bateko Amadeus musika dendan jarri dute egoitza.