PSE-EEko militanteen berrespena jaso du Elkarrekin Podemos-IUrekin itxitako akordioak
Militanteen %72,3ak bozkatu du, eta gehienak, %82ak zehazki, udal gobernu berria eratzeko akordioa babestu du.
Irungo PSE-EE taldeko militanteek begi onez ikusi dute Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzarekin udal gobernurako itxitako akordioa. Militanteen %72,3ak bozkatu du, eta gehienak, %82ak zehazki, akordioa babestu du. Akordio honen arabera, Irungo udalbatzaren gehiengo osoa lortu dute, bi taldeen artean 14 zinegotzi batu baitituzte (10 sozialistenak eta 4 Podemosenak).
Atzo bertaratu ziren militanteak Irungo Herriko Etxean. «Eskerrak eman nahi dizkiegu taldeko kide guztiei. Akordio honi esker gobernu indartsu eta egonkorragoa osatu dugu», esan du Jose Antonio Santano alkateak.