COVID-19: Kutsatzeak behera Bidasoan
Hondarribian ez dute positiborik zenbatu azken orduetan.
Kutsatzeek behera egiten jarraitzen dute Bidasoan Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera—atzokoak dira datuak—. Horren arabera, COVID-19arekin kutsatutako bederatzi pertsona hauteman dituzte azken orduetan, guztiak Irunen; Hondarribian ez dute positiborik zenbatu azken orduetan.
Tasak ere behera egin du bi herrietan.
Jarraian, Bidasoko herrien tasen taula:
- Irun: 539,24 (astelehenean 587,66).
- Hondarribia: 241,52 (astelehenean 289,31).
- Gipuzkoako tasa: 538,21.
Txostena osorik hemen kontsulta daiteke.