Saharako gatazkaren historiaz ariko dira etzi
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko elkarteak hitzaldi bat antolatu du asteazkenerako. Umlajut Aalimusa emakume ekonomialariak eskainiko du.
Irungo Gaurko Andreak elkarte feministak hitzaldi berri bat antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira. Asteazkenean (abenduak 2),Umlajut Aalimusa emakume ekonomialariak Saharako gatazkaren historia eta borroka. Orain inoiz baino gehiago Sahara askea izeneko hitzaldia eskainiko du online bidez.
Zoom aplikazioa baliatu beharko da saioa jarraitzeko. 18:30ean hasiko dute (ordubeteko iraupena izango du). Parte hartzeko, helbide honetara idatzi edo 665 735 333 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidali beharko da. Elkarteko kide Irene Kastezubi ariko da moderatzaile gisa.